XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ODOLOSTEAK ORDAINETAN Iparraldeko eguraldia gogoratzeko gure gorputzak ez zuen denbora luzerik behar izan.

Tropikaldeko txangoaldia eta gero, hotzak ahaztuta geneuzkan.

Beijingdarrak maskarilla zuriaren atzean aurkitu genituen; larruilezko sonbreru, hiru galtza pare eta edredoiaren antzeko txamarra berde eta urdinetan bilduta.

Izotza besterik ez zegoen bazter guztietan, eta hori gutxi balitz, basamortuko haize hotz eta zakarrak eten barik jotzen zuen Tian`an Men-go plazan.

Huriko mapa begiratu besterik ez dago; Beijing errektangulu erraldoi baten hesitan harrapatuta dago.

Sortaldetik sartaldera ibilbide zabal batek zeharkatzen du: Chang`an; eta haren erdi-erdian, Beijing-go zentroan, Txinako bihotz-bihotzean, Gu Gong, Hiri Debekatuaren sarrera; Maoren erretratuak seinalatzen duena eta Tian`an Men-go plazara begira, bertan zaindari dutena.

Haren aurreko mastil luzean, bisitan datorren gonbidatu gorenari dagokion gobernuaren bandera zabaltzen dute eta Guang Zhou-tik ekarri gintuen trenetik irten, eta autobusean sartuta gindoazela, hantxe ikusi genuen haizeak disekaturik gure erraietako piperpoto maitea.

Hari bolantetan eskegita, (...).